XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAPEN DIDAKTIKOA

KROL ETA BIZKAR ESTILOEN HASTAPENA

Ariketa

Antolaketa: Binaka, bata igerileku ertzean lehorrean belauniko uretan aurpegiz gora etzanda dagoen kidearen oinei eutsiz.

Uretan dagoenak, bizkar estiloko besoen mugimendua egiten du ondoko ordena honetan behin eta berriz beso(ei)ari eraginez.

Berak mugitzen ez duen besoa gorputzaren alboan luzatua, bestea:

1. Eskubiko besoa.
2. Ezkerreko besoa.
3. Bi besoak, bat heltzen hastean besteak bultzada.
4. Bi besoekin batera, aldi berean, simetrikoki. Errekobroa ur azpian.
5. Bi besoekin batera, aldi berean, simetrikoki. Errekobroa airean.
6. Bi besoekin batera, aldi berean, simetrikoki. Errekobroa airean. Bainan sorbalden bira gehiegituz.
5. Bi besoekin txandaka.
6. Scooter, ezkerreko esku eta besoak luzatuak geldi, bestearekin eragin.
7. Scooter eskubiko esku eta besoak luzatuak geldi, bestearekin eragin.

Eremua: Igerileku txikian.

Arauak: Lehorrean dagoena adi egon, zuzendu besteari.

Kontuan hartu beharrekoak: Mugimendu teknikoa osotasunean.

Materiala: Gorputza.

Aldaerak:

Arnasketa lantzen joan, beso mugimendu oso bakoitzeko hartu, hurrengo mugimendu oso bakoitzean bota.

Honela etengabe.

Eskubiko besoa uretatik atera eta aireko zatian doan bitartean arnasa hartuz joan eta uretako zatian doan bitartean birikiak hustu.

Igerileku handian.